Gutaz
Itsas Natura duela 30 urte baino gehiago Gipuzkoan sortutako laborategi bat da. Gure egoitza nagusia Oiartzunen kokatuta dago, lurraldean ongi sustraituta. Enpresaren jabegoa bazkide sortzaileen artean mantentzen dugu, %100ean bertakoa den kapitalarekin.
Zer egiten dugu?
Laginak biltzeaz arduratzeaz gain, ENACen akreditaziopean gauzatzen ditugu analisiak gure instalazioetan, eta ahalik eta denbora tarte txikienean eskaintzen ditugu emaitzak. Beti eskuragarri, bitartekorik gabeko kalitatezko zerbitzua eskainiz.

Aholkuak emango dizkizugu
Behar izanez gero, zure enpresan kalitate sistema inplementatzen lagunduko dizu gure taldeak; bai elikagaien sektorerako, bai eta legionellaren prebentzio planerako ere. IFS, AAKPK edo LPKP siglek ez dute sekreturik guretzat.
Formakuntza
Ezeren falta izan ez dezazun, zure lan taldearen formakuntzaz ardura gaitezke behar duzun esparruan: elikagaien segurtasunean, alergenoetan edo kalitate sistemetan.
Balioak
1992an sortu zenetik mantendu ditugu definitzen gaituzten balioak: profesionaltasuna, berrikuntza, zorroztasuna, eraginkortasuna, gertutasuna eta arreta pertsonalizatua.
Printzipio hauek izan dira ahalbidetu digutenak gure komunitatean kalitate sanitarioan erreferentetzat finkatzea.
