Legionella

PREBENTZIOA ETA KONTROLA ZURE INSTALAZIOAN

Legionellaren analisia da gure laborategiaren espezializazioetako bat. Urtero gauzatzen ditugun milaka analisiren esperientziak gaitasun tekniko handia ematen digu. Itsas Naturan laginak hartzeaz arduratzen gara eta analisiak egunean bertan hasten ditugu. 2005az geroztik ENACek akreditatuta gaudenez gero, ISO 11731 Arauaren araberako analisiak eta laginen bilketak segurtasunez egiten ditugu.

Legionelosiaren prebentzio eta kontrolaz 487/2022 Errege Dekretuak ezartzen dituen osasun baldintzak bete ditzakezu gure aholkularitzarekin. Zure neurriko LPKP edo LOPa diseinatu eta sortzen dugu, zure enpresa elikaduraren sektorekoa izan zein industria, ostalaritza, hotel, gimnasio edo kiroldegia delarik ere.

Ur bero sanitarioko sistemak beroketa tratamenduren bat izan duten kontsumorako urak zabaltzen dituztenak dira. Horregatik, 487/2022 Errege Dekretuak zehazten duena betetzeaz gain, 3/2023 Errege Dekretuaren baldintzak ere bete behar dituzte, zeinak giza kontsumorako diren uren kalitaterako osasun irizpideak ezartzen dituen.

Hozte dorreak zenbait prozesutan bero disipazioa behar duten ur masak hozteaz arduratzen diren sistema mekanikoak dira. Ekipamendu hauen erabilerarik ohikoena hozte sistemetan egiten da, bai aire egokituetan, bai eta hotz industrialaren ekoizpenean, ostalaritzan, elikagaigintzan, laborategietan, etab.

Spa, hidroterapiako bainuontzi edo jacuzzi-etan, laginak hartu eta legionellaren analisia egitea oso garrantzitsua da; izan ere, uraren tenperatura altuari aerosolizazioaren arriskua gehitzen zaio.

Eskatu informazioa

Edozein zerbitzu behar duzula ere, jarri gure taldearekin harremanetan. Irtenbiderik egokiena eskainiko diegu zure zalantzei

PPCL

Hotelak

Gimnasioak

Eraikinak

Industria instalazioak

Terma guneak

Polikiroldegiak

Jacuzziak

PPCL

Hotelak

Gimnasioak

Eraikinak

Industria instalazioak

Terma guneak

Polikiroldegiak

Jacuzziak

PPCL

Hotelak

Gimnasioak

Eraikinak

Industria instalazioak

Terma guneak

Polikiroldegiak

Jacuzziak