
Gainazalak

GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA ELIKAGAI INDUSTRIAN
Edozein instalaziotan ezinbestekoa da giroaren eta gainazaletako higienea kontrolatzea. Itsas Naturan, elikagai industria, jatetxe, ikastetxe eta kirol instalazioetan gainazaletako laginak hartzeaz arduratzen gara, zure lasaitasunerako.
Airearen kalitatea ebaluatzeko, aireko giroaren kontrolak ere egiten ditugu.
Garbitasun eta higienea kontrolatzen ditugu tresnerian, lanerako gainazaletan edo garraiatzekoetan, manipulatzaileetan… (elikagai industria eta kirol instalazioetan).
Elikagai industrian, buruhauste gehien sorrarazten duen bakteria Listeria monocytogenes-a da. Gure bezeroek egiten ditugun analisien berme osoa izan dezaten, Listeria monocytogenes-aren detekzioa akreditatu dugu.
Ekipamendu azkar eta erosoen bidez, bulego-eraikin, kiroldegi zein elikagai enpresetako airearen kalitatea ebaluatzen dugu, zehaztasunez eta enbarazurik sortu gabe.
Elikagaiekin kontaktuan egongo diren ontzien higienea ziurtatzen dugu.
Eskatu informazioa
Edozein zerbitzu behar duzula ere, jarri gure taldearekin harremanetan. Irtenbiderik egokiena eskainiko diegu zure zalantzei