
Urak

TANTA BAKOITZAK BALIO DU
Laborategiko lanaren zati handi bat hartzen du uren analisiak.
Erabateko bermea eskaini ahal izateko, Itsas Naturan akreditatutako entsegu mikrobiologiko eta fisiko-kimikoak dauzkagu hainbat matrizetarako. Horrela, Europako legediek exijitzen dituzten entsegu nagusiak betetzen ditugu
3/2023 Errege Dekretuak azaltzen duenez, elikagaien industrian uraren kontrola ezinbesteko baldintza da. Ur-hoditeriaren ezaugarrien arabera, analisi espezifikoak egin behar dira. Gu arduratuko gara horretaz.
Iturburuetako urak eta bilketa guneetakoak ere aztertzen ditugu, uneoro horien egoeraren berri izan dezazun.
Igerilekuetako urek legedi autonomiko eta estatalek ezarritako parametroen kontrol zorrotzak bete behar dituzte hileroko analitiken bidez. Guk hartuko ditugu laginak zuen instalazioetan, ondoren gure laborategian aztertzeko.
Eskatu informazioa
Edozein zerbitzu behar duzula ere, jarri gure taldearekin harremanetan. Irtenbiderik egokiena eskainiko diegu zure zalantzei