DNA eta Inmunoanalisiak
Berrikuntza zure eskura
Gaur egungo beharretara egokituz, emaitzak azkarrago eskuratzea ziurtatuko digun teknologia aurreratua dugu.
Zuen eskura jartzen ditugun teknika eta aparailuak honakoak dira:
- PCR-RT: laginetan aurkitzen den DNA hauteman eta anplifikatzea ahalbidetzen duen denbora errealeko polimerasen erreakzio katea.
- ELFA (VIDAS): patogenoen fluoreszentziarekin erlazionatutako immunodetekzio teknika azkarra.
- ELISA: molekula (toxina, alergeno) barietate handi bat hautemateko gai diren entzimekin erlazionatutako immunoabsortzio teknika.
Horrela, zure produktuetan kualitatiboki eta kuantitatiboki honako hauek antzeman ditzakegu:
- Elikagaien patogenoak: Listeria monocytogenes, Salmonella, Escherichia coli O157:H7…
- Mikotoxinak
- GEO (Genetikoki Eraldatutako Organismoa): soja, artoa
- Espezieen Identifikazioa
- Progesterona
- Antibiotikoak